BALDINTZAK ETA BALDINTZAK
Erreserbak ezeztatzeko /aldatzeko politika:
• Joko-aretoa erreserbatzeko ordaindutako zenbatekoa ez da inola ere itzuliko.
• Taldea erreserban adierazitako egunean eta orduan agertzen ez bada, ez zaio ordainketa itzuliko, ez osorik, ez zati batean.
• Taldeko kide bat edo batzuk 10 minututik gorako atzerapenarekin badatoz, bertaratutako kideek kortesiaz ematen diren 10 minutu igarotzean hasi beharko dute partida.
• Erreserba bat aldatzeko eta aldaketa lanaldi bakoitzeko aurreikuspenetara egokitzeko, jar zaitez gurekin harremanetan ondorengoen bidez:
– Telefonoa: 94 405.64.50
– Helbide elektronikoa: difusioa@sabinoarana.eus
• JAKINen arrazoi teknikoak edo barnekoak direla-eta erreserba ezin bada gauzatu, jokalariek beste data batean birkokatu ahal izango dute erreserba.
• JAKINek ez du bere gain hartuko ihes gelara berandu heltzean sor daitezkeen atzerapenen erantzukizunik. Jokalarien erantzukizuna da unean-unean instalazioetara iristea, jokoa erreserban aurreikusitako orduaren arabera hasteko. 5 minutu lehenago iristea gomendatzen dugu, ezustekorik ez izateko.
• Parte-hartzaileen kopurua aldatuz gero, argi izan behar da ordaindutako prezioa gehienez 6 parte-hartzailerentzat diseinatuta dagoen joko-areto osoari dagokiola. Erreserbako jokalarien kopurua handitu edo murriztu daiteke, betiere 2 eta 6 jokalari arteko tartearen barruan.
• JAKINek emandako espazioak, atrezoak eta joko-objektuak asmo txarrez erabiltzeak jarduera automatikoki amaitzea eta ordainketa ez itzultzea ekarriko du. Zentzu horretan, JAKINek beretzat gordetzen du onartzeko eskubidea.
Tarifak, erreserbak eta ordainketak
• Erreserbak www.escaperoomjakin.eus webgunean baino ezin izango dira egin
• Joko-espazioaren erreserba bat bete ahal izateko, nahitaezkoa da ondorengo informazioa ematea:
– Parte-hartzaileen kopurua
– Hizkuntza
– Erreserbaren titularraren izen-abizenak
– Harremanetarako telefono-zenbakia eta helbide elektronikoa
– Lege-oharra eta erosketa-politika onartzea
Informazio hori faltsua edo okerra bada, JAKINk ez du bere gain hartuko erreserbaren titularrarekin harremanetan jarri ezin izanaren ondoriozko arazoen erantzukizuna, erreserbarekin zerikusia izan dezaketen informazioen edo ezustekoen berri emateko.
• Erreserba-prozesua amaitzean, jokalariak berrespen-mezu elektroniko bat jasoko du aurrez emandako helbidean. Jakinarazpen hori jasotzen ez baduzu edo erreserbako datuetan akatsik atzematen baduzu, jarri harremanetan JAKINekin arestian esandako bitartekoen bidez, eta ahalik eta lasterren egin ezazu.
• www.wwperoomjakin.eus webgunean egindako erreserbak ordu batzuk lehenago egin behar dira. Erreserbak segituan egiteko badira jar zaitez gurekin harremanetan 94 4056450 telefonoan.
• Erreserba egitean, jokalariek gure Pribatutasun Politika onartzen dute.
Joko-arauak
• Jokalariek beren borondatez parte hartzen dute jardueran.
• Bakarrik parte hartzeko gutxieneko adina, adin nagusiko baten laguntzarik gabe, 16 urtekoa da. 16 urtetik beherakoek heldu baten laguntzaile gisa parte hartu ahal izango dute, jarduera hasi aurretik beren erantzukizuna idatziz jasotzen badu.
• Talde bakoitzeko kideen kopurua 2 eta 6 jokalari artekoa izan behar da.
• Joko-aretoen barruan ezin da gailu mugikorrik, grabagailurik edo antzekorik erabili. Horiek denak kutxatilategietan biltegiratu beharko dira, partidak irauten duen bitartean.
• Debekatuta dago joko-aretoetan edariak eta elikagaiak kontsumitzea.
• Debekatuta dago alkoholaren, drogen eta edozein substantzia estupefazienteren eraginpean parte hartzea. Zentzu horretan JAKINek beretzat gordetzen du onartzeko eskubidea.
• Gaixotasun edo fobiaren bat izanez gero, baldin eta medikuak jardueran ez parte hartzea gomendatu badio, bere erantzukizunpean egingo du.
• Partida hasi aurretik, jokoaren gidariek (JAKINmaster) joko-arauak azalduko dizkiete parte-hartzaileei. Partidan zehar, arau horiek uneoro errespetatu beharko dira; bestela, jarduera automatikoki amaituko da, eta ezinezkoa izango da jardueraren prezioa itzultzea, ez osorik, ez zati batean. Zentzu horretan JAKINek beretzat gordetzen du onartzeko eskubidea.