JAKIN, Memoria Berreskuratzeko Euskal Agentzia

Zuhurtasunez Erabili

Isilpeko Edukia

Euskadiko Barne Zerbitzuaren
dibisio berezi eta sekretua

JAKIN behar zaitu

BIDAIA INTERDIMENSIONALEN

Misio nagusia da: euskal kultura abertzalearentzat garrantzia handia duten objektuak berreskuratzea, babestea eta ezagutzera ematea.

Bere misio nagusia da euskal kultura abertzalearentzat garrantzia handia duten objektuak berreskuratzea, babestea eta ezagutzera ematea. Horretarako, Jakintzaleek, agentziako operatiboek, bidaia interdimentsionalen teknologia ezagutzen eta erabiltzen dute. Teknologia horren bidez, Euskadiko historiaren toki eta garai esanguratsuetara bidaiatzen dira tokian bertan eragin ahal izateko.

Bilbon duen toki ezkututik JAKINek tokitik bertatik kontrolatzen eta zuzentzen ditu denboran eta espazioan urruti garatzen diren misioak.

Bat egin ezazu orain JAKINen helburu handiarekin, eta lagun iezaguzu egiaztatzen historiak bide zuzena hartzen duela, lagun iezaguzu berreskuratzen eta babesten Euskadiren etorkizuna eta patua ezagutzen laguntzen diguten tramankulu, objektu eta tresnak.

JAKIN-ek behar zaitu

Gure entrenamendu-zentroan eskainiko dizkizugun esperientzien bidez zure adorea probatu ahal izango duzu eta egiaztatu ahal izango duzu etorkizunera begira benetako Jakintzale izateko behar diren gaitasunak ote dituzun.

Joan zaitez gaur bertan entrenamendu-zentrora.

BI ESPERIENTZIA PAREGABE

2 - 6 lagun

16 urtetik gorakoentzat

Iraupena: 60 minutu

Gai historikoa

SARRI EGITEN DIREN GALDERAK /FAQ

Zer da JAKIN Escape Room-a?

JAKIN, Memoria Berreskuratzeko Agentzia, bi joko eremu bereizi dituen ihes-jokoa da. Gela horietan zure taldeak (2-6 lagunentzat egina da) misio nagusi bat gainditu beharko du,gehien jota, 60 minutuko denbora tartean. Horretarako asmatu/gainditu beharko dituzue hainbat puzzle, enigma eta joko.

Saioak irauten duen aldian JAKINmaster batek zuen garapenaren jarraipena egingo du eta informazio lagungarriak eskainiko dizkizu, behar badituzue. Ez da ezagutza berezirik behar, irudimena, logika, zuen arteko komunikazioa eta talde-lan ona besterik ez dituzue beharko.

Taldea zenbat pertsonek osa dezakete?

Jokoak diseinatuta daude 2-6 lagunentzat.

Joko-areto ezberdinak dituzue?

Bi esperientzia dituzu aukeratzeko: Joko-esperientzia errazagoa, Ikurrina Operazioa; edo esperientzia apur bat konplexuagoa. Álava Sarea esperientzia.

Zein da jokoan parte hartzeko gutxieneko adina?

Gure ihes- aretoak pentsatuta daude 16 urtetik gorako pertsonentzat, eta adin horren gainetik ez dago inolako mugarik.

Escape room deritzonaren esperientziaren helburua da talde lana sustatzea profil eta interes askotarikoak dituzten pertsonen artean.

Parte hartze erraza eskaintzen du?

JAKIN esperientziak irisgarritasun fisiko osoa eskaintzen du bere espazio guztietan.

Esperientziak zenbat denbora irauten du?

JAKIN esperientzia osoak 90 minutuko tartea irauten du.

Jokoaren iraupena, bestalde, hau da jokalariek aretotik atera arte duten denbora tartea, 60 minutukoa da.

Kontuan izan benetan garrantzitsua dela Agentziara sasoiz iristea, hartu den egunerako erreserben ordutegiak errespetatzeko.

Opari-bonua egin dezaket?

Bai, erreserbak egiteko formularioan eta gure webgunearen hasierako orrialdean eskaintzen zaizu JAKIN esperientzia zuk nahi duzunari oparitzeko aukera.

Erreserba aldatu edota bertan behera utz dezaket?

Ulertzen dugu ezustekoak sor daitezkeela gure planak aldatzera derrigortzen gaituztenak. Beraz, plan aldaketa horiek, mesedez, albait arinen jakinarazi.

Aldaketak egin daitezke dagokion eguneko erreserbek eta aurreikuspenek aukera ematen badute. Ez dugu ezeztatzea onartzen, baina ahaleginak egingo ditugu egun egokia bilatzeko erreserba egin denetik hiru hileko epe barruan.

Zer hizkuntzatan egin ahal da esperientzia?

JAKIN esperientzia osoa bi hizkuntzatan egin daiteke: euskaraz edo gaztelaniaz.

Jokoan erabiliko diren elementuak,gainera, ele bitan daude.

Zer gertatuko da berandu iristen bagara?

JAKIN jokoaren garapen onerako, edozein atzerapenek kalte handia egin ahal dio egunaren antolakuntzari,bai eta esperientzia beste ordutegi batean hartu duten pertsonei.

Talde guztiek sartu behar dute erreserban adierazitako orduan. Gomendatzen dugu hitzartutako ordua baino bost minutu lehenago iristea, atzerapenak saihesteko. 10 minututik gorako atzerapena ematen bada, ezin izango da jokoa hasi.
Taldeko baten bat falta bada, gainerako kideek jokoa hasi beharko dute atzerapeneko 10 minutu horiek iragota.

Gogoan izan kasu horietan jokoa ezin izango dela ezeztatu eta erreserbaren kopurua ez dela itzuliko.

Zuzenean erreserba daiteke Escape room-aren lokalean?

Erreserba guztiak egin beharko dira gure webgunearen bidez. Zailtasunik baduzu, jar zaitez harremanetan gurekin gure telefono zenbakian, eta erreserba egiten lagunduko dizugu.

Zer gertatuko da jokoan parte hartu bitartean estutasuna edo larritasuna sentitzen badut?

Ez zaitez horretaz kezkatu. Gure jokoetan ez dago beldurrezko istoriorik edo antzekorik, eta joko eremuak pentsatuta daude noiz edo noiz 6 pertsonek parte hartu ahal izan dezaten.

Espazio konplikatuenetan izu-botoia edo larrialdietarako irteera aurkituko duzu aretotik ateratzeko inolako arazorik gabe.

Non gauden?

Sabino Arana Fundazioa
Moraza plaza S/N
48007 Bilbao
(Tiboli Kalea 29)

Kontaktua

  +34 747 488 000

info@escaperoomjakin.eus

Jarrai iezaguzu

Informazio zabalagoa